Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gluzido

iz. Kim. Karbohidratoei eta glukosidoei ematen zaien izena. Karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatutako gaiak izaten dira. Osak, osidoak eta holosidoak bereizten dira gluzidoetan. Organismo bizientzat garrantzi handiko energia iturria dira gluzidoak (zuzenean erabiltzeko energia sortzen dute, eta gordetzeko energia ere sortzen dute). Klorofila duten landareek sintetizatzen dituzte.