Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Glinka, Fiodor Nikolaievitx

Errusiar idazlea (Smoliensk, 1786 - Tver, 1880), M.I. Glinka musikagilearen lehengusua. Militarra izan zen; 1820an, ordea, liberala zela egotzi eta Petrozavodsk-era erbesteratu zuten. San Petesburgora itzuli zenean, literatura izan zen bere lanbide bakarra. Eleberriak eta olerkiak egin zituen eta Bibliako atal batzuk ere itzuli zituen: Salmoak, Job, Profetak (1826). Bere liburu ezagunena “Karelia edo Martha Johannownaren gatibu aldia” (1830) izenekoa da.