Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Glauber-en gatza

Kim. Sodio sulfatoa, Na2SO4.10H2O. Hidratoak eta gatz bikoitzak osatzen ditu beste sulfato batzuekin elkartzen denean. J.R. Glaubert alemaniar kimikariak deskribatu zuen lehen aldiz eta harengandik du izena. Beira, garbikariak eta kimika gaiak egiteko erabiltzen da batez ere.