Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gizotso

iz. Gizakiaren eta otsoaren ezaugarriak dituen alegiazko pertsonaia, gauez (ilargi beteko gauetan, batez ere) otso bihurtzen den gizona, animaliak edo gizonak jaten dituena eta egunez berriro gizon bihurtzen dena. Elezaharretan esaten denez, gizotso batzuek nahierara alda zezaketen beren itxura, baina beste batzuek, berak nahi gabe aldatzen zuten itxura, ilargi betearen eraginez bereziki. Munduko herri askotara hedatu da gizotsoak badirelako ustea. Likantropo esaten zaio gizotsoetan sinesten duenari.