Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Giscard d’Estaing, Valéry

Frantziako politikaria (Koblenz, 1926). Errepublikaren Alderdia sortu zuen, eta De Gaulle jeneralaren politikari lagundu zion. Finantzetako ministro izan zen De Gaullerekin (1962-1966) eta G. Pompidourekin (1969). 1974an Frantziako lehendakari izan zen (F. Mitterrand-ek galdu egin zituen hauteskunde haiek). 1981eko hauteskundeetan F. Mitterrand-ek garaitu zuen bera. Démocratie française idatzi du (1976).