Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gisats 2

iz. Bot. Zuhaixka lekadun lore-horia, adar mehe eta malgu ugari, eta hosto gutxi dituena (Sarothamus edo Cytisus scoparius). Isuski izenaz ere ezagutzen da. Hiru gingilekoa izaten du hostoa. Oteak izaten duenaren antzeko lore horia du, eta hazia leka luzaranetan bildua. Lur lehorretan eta hondartsuetan hazten da, pinudietan batez ere.