Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gilen Ockhamgoa

Ingeles teologo eta filosofoa (Ockham, Surrey, XII. mende bukaera - Munich, 1349 edo 1350). Frantziskotarra zen, eta Oxforden eta Parisen egin zituen ikasketak. Bere ordenako buruaren (Cesenako Migel) alde egin zuen, Joan XXII.a Aita Santuaren kontra, Jesu Kristoren pobretasunari buruzko auzian. Eskumikatu egin zuten, eta atxilotu behar zutela eta, Pisara ihes egin zuen eta ondoren Munichera, Bavariako Luisengana. Han egin zituen aitasantutzaren kontrako idatzi politikoak. Haren obra teologiko eta filosofiko nagusiak Pedro Lombardoren Sententziak lanari buruzko komentarioak (Centilogium theologicum), Summa totius logicae eta fisikako liburuak dira. Nominalista zen, eta ezagutza iturritzat barneko edo kanpoko intuizioa besterik ez zuen onartzen; horrela filosofo ingeles handien enpirismoaren aitzindari izan zen (Locke, Hume), aldi berean teologia eta filosofia berezi beharra azpimarratuz.