Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gilermina (Wilhelmine)

Holandako erregina (Haga, 1880 - Het Loo, 1962). Gilen III.aren alaba zen. 1890ean egin zuten erregina. Lehen Mundu Gerran neutrala izan zen, baina Bigarrenean (1940ean) Londresa alde egin zuen gobernuarekin batera. 1945ean itzuli, eta 1948an Juliana bere alabaren eskuetan utzi zuen tronua.