Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gierek, Edward

Poloniar politikaria (Porabka, 1913 - Cieszyn, 2001). Meatzari izan zen Frantzian. Frantziako alderdi komunistan sartu zen (1931), baina greba baten ondorioz Poloniara bidali zuten 1934an, eta 1937an Belgikara joan zen. 1948an Poloniara itzuli eta Katowice-ko alderdi komunistako idazkari hautatu zuten. Batzorde zentraleko kide izendatu zuten 1954an, eta ondoren bulego politikokoa 1956an. 1970ean Wladyslaw Gomulkaren ondoren Poloniako alderdi komunistako buru eta gobernuburu izan zen 1970etik 1980ra, alderditik bota zuten arte.