Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gibbons, Orlando

Ingeles musikaria (Oxford, 1583 - Canterbury, 1625). Musikari familia batean jaio zen. Erregeren kaperako (1605) eta Westminster-eko abatetxeko (1623) organista izan zen. XV. mendeko polifonismoari leial jarraituz, elizako musika egin zuen (elizkizunetakoa, antifonak) eta profanoa (madrigalak, fantasiak, pabanak, biolinerakoak). Bere garaiko ingeles musikari ezagunena da.