Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

giardia

iz. Zool. Ornodunen hesteetan bizi ohi den protozoo bizkarroia, udarearen forma duena. Lau flajelo pare ditu, bi nukleo eta hesteetako paretari itsasteko erabiltzen dituen bi disko xurgatzaile. Berez ez da kaltegarria baina beherakoa eragin diezaioke gizonari.