Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gerson, Jean Charlier de

Frantses teologo eta sermoilaria (Gerson, Ardenak, 1363 - Lyon, 1429). “Doktore guztiz kristau” deitura eman zioten bere garaikideek. Parisko Unibertsitateko kantziler nagusi izan zen eta Konstantzako kontzilioan parte hartu zuen (1414-1418), Sartaldeko Zisma Handiari amaiera eman nahian. Haren mistika Devotio Moderna higikundekoa da.