Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gersão, Teolinda

Portugaldar eleberrigilea (Coimbra, 1940). Portugalgo gaur egungo eleberrigintzako idazle handienetakoa da. Bere obretako gai nagusia gizonen eta emakumeen arteko harremanak dira, bataren eta bestearen errealitateen eta gogoen arteko desberdintasuna. Gersãok emakumea hartzen du feminismoak proposatzen duen ohiko ereduekiko haustura ekartzeko tresnatzat, eta emakumea aurkezten du existentzia sentsual eta afektiboaren iturri gisa. Hauek dira bere idazlan nagusiak: O Silêncio (1981, Isiltasuna), Paisagem com Mulher e Mar ao Fundo (1982, Paisaiea emakumearekin eta itsasoa hondoan), O Cavalo de Sol (1989, Eguzkizko zaldia), A Casa da Cabeça de Cavalo (1995, Cabeça de Cavaloko etxea) eta A árvore das Palavras (1997, Hitzen zuhaitza). Saiakerak, artikuluak eta Os guarda-chuvas cintilantes (1984, Aterki distiratsuak) izeneko iritzi liburua ere idatzi ditu, besteak beste.