Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gerriko Enatarriaga, Jose Ignacio

Euskal idazlea (Segura, 1740 - Mutiloa, 1824). Madrilen egin zituen filosofia eta teologia ikasketak. Mutiloako erretore izan zen 1762tik hil arte. Bi liburukitan banatutako liburu bakarra idatzi zuen: Cristau Doctriña guztiaren esplicacioaren sayaquera. 1805. urte inguruan idatzi bazuen ere, 1858 arte ez zen argitaratu. Erakusaldiak dira liburuaren funtsa, Goierriko euskaraz idatziak eta galdera-erantzunen tankeran antolatuak. Hiztegian gazteleraren eragin nabarmena igertzen bazaio ere, prosa eredugarria darabil.