Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gerrido

izond. Zool. Heteropteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Gorpuzkera mehe luzekoak dira eta zangoak eta antenak ere meheak eta luzeak izaten dituzte. Lehorrean eta uretan bizi daitezke. Atze-aurreko hankei eraginga irrista eginez ibiltzen dira uraren gainean. 300 bat mota badira.