Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gereño Arrarte, Xabier

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1924). Bilbon eta Las Palmasen egin zituen merkataritza ikasketak. Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna eta Aizu! agerkarietan eman ditu argitara bere idazlanak. Aldi berean, Cinsa liburu eta disko argitaletxearen zuzendaria izan da. 1965ean Zein da errudun? eta Nobi bat bear dogu antzerki lanak plazaratu zituen. Eleberri ugari idatzi ditu, eta ulerterrazak egiten saiatu da betiere; espioitza eta genero beltzeko literatura landu du gehienbat. Haren obretako batzuk: Arantza artean (1969), Argi bat iluntasunean (1970). Nora naramazue (1972), Andereño (1975), Hiltzaile baten bila (1975), Espioitza, Gudari bat, Iruineako asasinatzea, etab. Bere lanbidean erretiroa hartu arren, idazten jarraitu du, antzerkia nagusiki, baita biografiak, hiztegiak eta euskara ikasteko metodoak ere. 1998an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.