Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gerenabarrena Martinez de Lahidalga, Iñaki

Arabar politikaria (Gasteiz, 1962). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Basogintzako ingeniari teknikoa da ogibidez. EAJko eusko legebiltzarkidea da 1995. urteaz geroztik, eta Nekazaritza eta Arrantza sailburua izan zen VI. Legealdian (1992-2002). 2007. urteaz geroztik Euzkadi Buru Batzarreko kidea da.