Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gentile da Fabriano

Italiar margolaria (Fabriano, 1370 - Erroma, 1427). Arte gotikoan maisu izan zen; Venezian bizi izan zen (1408), eta bertan J. Bellini ikasle izan zuen. Ondoren Brescian (1414-1419), Florentzian (1422-1425) eta Erroman lan egin zuen. Lan nagusia: Erregeen gurtza (1423, Louvre). Pisanellok bukatu zituen haren freskoak (galduak) Venezian eta Erroman.