Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gennes, Pierre-Gilles

Frantses fisikaria (Paris, 1932 - Paris, 2007). Parisko Goi Mailako Eskola Normalean eskuratu zuen doktoregoa, eta Kaliforniako Unibertsitatera jo zuen ondoren, ikasketak osatzera. Gennes ingurune kondentsatuen fisikan aditua zen, eta hainbat ikerketa egin zituen, besteak beste, magnetismoari, superoapenari, kristal likidoei, hidrodinamikari eta abarri buruz. Kristal likidoan eta beste zenbait materialetan gertatzen diren randomizazio prozesuak aztertu zituen, eta prozesu horien bidez errendimendu elektromagnetiko handia lor zitekeela aurkitu zuen. Harrezkero kristal likidoak izan zituen aztergai nagusi, eta hark zioenez "fisika berri bat" sor daiteke ingurune horretan. 1991. urtean Fisikako Nobel saria eman zioten.