Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Genmei-Tennô

Ame no Himme-Mido Japoniako enperadorearen hil ondorengo izena (662-722). Bere agintaldian (708-714) egin zen lehenengoz diru japoniarra eta bere agintaldian idatzi ziren Japoniako kronika historiko zaharrenak, Kojiki eta Nihongi (712 eta 720). Hiriburua Nara-ra eraman zuen (antzinako Heijô-kyô).