Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gemistos Plethon, Georgios

Bizantziar filosofo eta humanista (Konstantinopla, 1355 - Peloponeso, 1450). Ferrara-Florentziako kontzilioan (1438-45) Eliza Katolikoa eta Bizantziokoa bat egitearen kontra azaldu zen; gerora, ordea, kredo latinoa onartu zuen. Platonismoa sartu zuen Florentzian. Haren obra nagusia, Legeei buruzko tratatua, Konstantinoplako aitalehenak erre zuen.