Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geminiani, Francesco

Italiar musikaria eta biolinista (Lucca, 1680 - Dublin, 1762). XVIII. mendeko musikari bikaina. Corelli eta A. Scarlattiren ikasle izan zen. Arrakasta handia izan zuen Londresen, Parisen eta Dublinen. Corelliren erara egin zituen concerti grossi-ko lan batzuk (Opus 2 eta Opus 3) Ingalaterran oso ezagunak egin ziren. Bere idaztietan (The Art of Playing on the Violin, 1731; A Treatise of good Taste, 1749) biolinaren teknika berriaren oinarriak finkatu zituen.