Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaztela-Leon

Espainiako estatuko autonomia erkidegoa, Avila, Burgos, Leon, Palentzia, Salamanca, Segovia, Soria, Valladolid eta Zamora herrialdeek osatua. Mugak: iparraldean, Asturias, Kantabria, Euskal Herria eta Errioxa; mendebalean Galizia eta Portugal; hegoaldean Gaztela-Mantxa eta Extremadura eta ekialdean Aragoi. 94.092 km2 eta 2.668.300 biztanle Hiriburua: Valladolid (323.600 biztanle). v Orografia eta klima. Iparraldeko goi-ordokian hedatzen da Gaztela-Leon eta hiru mendikatek inguratzen dute: hegoaldean Erdialdeko Mendikatea, ekialdean Iberiar Mendikatea eta iparraldean Kantabriar Mendilerroa. Klima kontinentala. Ibairik garrantzitsuenak Duero eta honen adarrak dira (Tormes, Esla, Pisuerga). v Ekonomia. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da: laboreak, mahastiak, barazkiak eta azukre erremolatxa. Ardiak, behiak, zerriak eta ahuntzak. Garrantzi handiko industria eremua Valladolideko hirian. Meatzeak: ikatza, burdina, zinka, eztainua, wolframioa eta uranioa. Zentral hidroelektrikoak (Almendra, Ricobayo, Salto del Castro, Villalcampo, Aldeadavila) eta termikoak (Solana de Bejar, El Burguillo). v Historia. Autonomia estatutua 1983. urtean jaso zuen.