Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gauerdi

iz. Gauaren erdia, gaueko hamabiak. v Astron. Eguzkia meridianoaren behealdetik igarotzen den unea da gauerdia. Legez, egunaren hasiera da. v Gauerdiko eguzkia. Lurraren ardatzak bere orbitaren planoarekiko duen inklinazioa dela eta, Artikoan eta Antartikoan 24 orduko edo 24 ordu baino gehiagoko argialdia izaten da, eta horren ondoren ilunaldia, aurrekoaren iraupen bertsukoa. Lurburuetan sei hilabetez eguna eta beste sei hilabetez gaua beharko luke izan, baina gau-egun horiek argi ilunezko aldiak baino ez dira.