Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gatti, Armand

Frantses antzerki eta zinemagilea (Monako, 1924). Nazien aurkako erresistentzian ibili eta deportaturik egon ondoren, kazetaritzari ekin zion (Albert Londres saria 1954an). Zinemagintzan murgildu zen segidan –Hesitura (1960), Ebroren zeharkatzea (1969)–, baina antzerkian nabarmendu zen bereziki: Bufaloen edan lekua (1959), Franco jeneralaren pasioa, Durruti zutabea, Labirintoa, Azken makia (1985), Zulatutako guardasolak dituzten enperadore horiek (1991). Konpromiso politikoa da Gattiren obraren giltzarri nagusietakoa.