Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gato Pérez

(Jaiotza izena, Javier Patricio Pérez). Argentinar musikaria (Buenos Aires, 1951 - Bartzelona, 1990). Argentinan jaio arren, 1966az geroztik Bartzelonan jarri zen bizitzen, eta bertan bukatu zituen konposizio eta gitarrako ikasketak. Zenbait musika taldetan kantari eta gitarra-jotzaile izan ondoren, 1974an bere taldea sortu zuen, Secta Sónica izenekoa. Handik lau urtera bakarlari gisa aritu zen. Ospe handia lortu zuen hainbat musika generotan: saltsa, milonga, funkya, rocka... Baina 1980an runba generoan espezializatu zen, eta telebistako programa askotan kantatzeko deitzen zuten. Abesti ugari idatzi zituen; aipagarrienak, Romesco (1979), Atalaya (1981), Prohibido matar a los gatos (1983) eta Música (1985). Bere ibilbide profesionala ustekabeko gaixotasun batek eten zuen.