Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gasometro

iz. Gasa neurtzeko erabiltzen den tresna. ||Gas kantitate jakin bat aldaera gabeko presio maila batean gordetzeko ontzia. v Hiru eratako gasometroak erabiltzen dira; ur galdarazko gasometroak, gasometro lehorrak eta esfera itxurako gasometroak. Ur galdarazko gasometroak uretan murgildutako kanpai itxurako ontzi bat izaten du. Gasak kanpaia betetzen duenean ontzia igo egiten da eta uraren mailatik gora gelditzen da. Gasometro lehorra goitik beherako zilindro bat izaten da, barruan enbolo gisako disko bat duena. Gasa ontzian sartzen denean diskoa gora bultzatzen du eta diskoaren presioaren pean geratzen da gasa. Esfera itxurako gasometroetan presioz sartzen da gasa; mota honetakoak dira gasometro merkeenak, bere itxura dela eta gas kantitate gehiena gorde dezakeelako, eta presioa jasateko pareta lodiko ontzirik behar ez duelako.