Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garrett, Joâo Baptista de Almeida

Portugaldar eleberrigilea eta antzerkigilea (Porto, 1799 - Lisboa, 1854). Berak sartu zuen erromantizismorako joera Portugalen. Ideia liberalen aldekoa zen, eta horren kariaz erbesteratu eta kartzelaratu egin zuten. Drama erromantikoak (Camoes, Dona Branca), abertzaleak (O armeiro de Santarem), eta poemak idatzi zituen.