Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garreta Arboix, Juli

Kataluniar musikaria (Sant Feliu de Guíxols, 1875 - 1925). Erlojugilea zen lanbidez, eta senak bultzaturik musika egiten hasi zen. 80 sardana inguru idatzi zituen (La pubilla lehena eta La llar azkena) eta goi mailara jaso zuen bere herriko dantza; obra sinfonikoak eta ganbera musika ere idatzi zituen.