Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garfield, James Abram

Estatu Batuetako politikaria (Orange, Ohio, 1831 - Long Branch, New Jersey, 1881). Estatu Batuetako hogeigarren lehendakaria. Ikasketak bere kabuz egin zituen, eta hizkuntza zaharrak irakatsi zituen (1857-1860). Estatu Batuetako Banakuntzarako Gerran parte hartu zuen. Ohioko ordezkari zelarik alderdi errepublikarreko buruzagi (1876) eta lehendakari izan zen (1880). 1881. urteko martxoan hil zuten.