Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ganboako leinua

Araban sortu eta Gipuzkoa eta Bizkaira zabaldu zen leinua, ahaide nagusien arteko guduetan oinaztarren aurka borrokatu zen alderdi nagusia. Arabako Gebarako etxea izan zen leinu horren etxe nagusia. Olasoko eta Abendañoko etxeak izan ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko ganboarren arteko etxe nagusiak.