Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ganboa, Martin Ruiz de

Gipuzkoako Olaso etxeko jaun eta ahaide nagusia. Arrasateko herria erre zuten ganboarren kapitaina zen (1448). 1456. urtean ahaide nagusiek Gipuzkoako herriei jo zieten erronka izenpetu zuen eta haren ondorioz Andaluziako Esteponara erbesteratu zuten hiru urtez.