Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gamboa, José

Euskal antzerkigile, olerkari eta idazlea (XIX-XX. mendeak). Donostiako Euskal Erria aldizkarian eman zituen argitara bere lan aipagarrienak 1896-1914 bitartean. Mariya, ekitaldi bakarreko komedia, saritu zioten 1898. urtean, Zumarragako euskal jaietan. Harenak dira, halaber, Aitona.. Aitona antzerki lana (1902), Txardiñak bakarrizketa (1903), Krispiña ta Krispin elkarrizketa eta Mikelatxo bakarrizketa (1915).