Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gambetta, Léon

Frantses politikaria (Cahors, 1838 - Paris, 1882). Hiru izan ziren Gambettak egindako ekarpen nagusiak: errepublika demokratiko moderatuaren alde azaldu zen, alderdi demokrata bat sortu zuen, eta parlamentu errepublika indarrean ezartzen lagundu zuen. 1870ean Napoleon III.a enperadoreak egin zuen Konstituzioaren aurka jarri zen. Inperioak porrot egin zuenean antolatu zen behin-behineko gobernuko Barne Ministro izan zen. Prusiaren kontrako gerra (1870), Tours eta Paris setiatu zutenen kontra borrokatzeko indar handiko gudarostea antolatu zuen. 1871n dimisioa aurkeztu zuen eta Espainiara alde egin zuen, Bismarck-ek ezarritako baldintzak onartzea baino nahiago baitzuen borrokan jarraitu. Frantziara itzuli zenean, Thiers-en gobernuari lagundu zion eta 1881-1882 artean Frantziako lehendakaria izan zen.