Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galartza, Ladis

(“Galarza III” deitua). Nafarroako pilotaria (Baraibar, Larraun, 1960). Aspe enpresari lotutako atzelaria. 1979. urtean hasi zen profesional gisa Astelehena pilotalekuan. Lehen mailako eskuz banakako txapelketako txapeldunorde izan zen 1983tik 1985era, baita 1988an eta 1993an ere. 1991 eta 1992an irabazi egin zuen eskuz banakako txapela, final bietan Retegi II.a, bere aurkari nagusia, gaindituz. Espainiako eskuz binakako txapeldunorde ere izan zen 1985, 1987 eta 1991. urteetan eta 1992an lau t’erdiko txapeldun izan zen. Profesional bezala 1999ko abuztuaren 6an jokatu zuen azkeneko partida, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Pilota profesionalari 20 urte eskaini ondoren, 39 urte zituela erretiratu zen Ladis Galarza, 1999an.