Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galarraga Aldanondo, Xabier

Gipuzkoar irakaslea. Ekonomia eta merkataritza zientzietako lizentzia eskuratu zuen 1969an Valladolideko Unibertsitatean. Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan ikasten jardun ondoren, EHUn egin zuen doktoregoa 1980an. 1971tik aurrera Bilboko enpresa zientzietako fakultatean jardun du irakasle. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Azterlanen zuzendaria (1981-1984) izan da. Bestalde, EHUko ikerketa proiektuetan hartu du parte, bai Euskal Ekonomialarien Elkargoak edota AENAk (Aeropuertos Españoles) eginikoetan, eta bere lankidetza eskaini die hainbat erakunderi. Eusko Ikaskuntzako Gizarte eta Ekonomia Zientziak saileko lehendakaria izan da 1978tik 1980ra eta 1982tik 1984ra.