Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gala Plazidia

Erromako enperadorea (390 - Erroma, 450). Teodosio I.aren alaba. Ataulfo bisigodoen erregearekin ezkondu zen, eta gero bere anaiaren (Konstantzio III.a) jeneral zen Honoriorekin. Hura hil zenean Sartaldeko inperioko agintaria izan zen, semea, Valentiniano III.a, adin nagusira iritsi arte. Leon I.ari lagundu zion Eutike-ren kontrako borrokan, eta Ravenako mausoleoa eraiki zuen, mosaiko bikainak dituena.