Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gal Oreindain, Mentxu

Gipuzkoar margolaria (Irun, 1919- 2008). Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan eta Parisen egin zituen margolaritza ikasketak. Nazioarteko pintura erakusketa eta lehiaketa askotan hartu du parte, bakarka nahiz beste artistekin batera (Donostia, Habana, Madril, etab.) eta sari asko jaso ditu (Espainiako Pintura Sari Nazionala, 1959). Haren obraren ezaugarri nagusia koloreari ematen dion garrantzia da. Bi erakusketa antologiko egin ditu, Donostian (1986 eta 1992). Ikuspegiak eta erretratuak landu ditu bereziki. Haren lan nagusiak: Pasajes, Paisaje, Vendimia, Estación de Irun, Paisaje castellano, Muchacha, Señor con capa, Marina, Bodegón, La torre blanca, Monte de San Marcial, Pescador, Alrededores de Irún, Zumaia, Retrato de Pío Baroja, Retrato de mi madre, Caserío del Baztán, Retrato del pintor Zabaleta, Puerto refugio de Fuenterrabia, Balcón con glicinas, El bosque eta Toledo. Bere lanari buruzko azken erakusketa handia 1992an egin zen Donostian, baina orduz geroztik ere maiz ikusi ahal izan dira Mentxu Galen artelanak XX. mendeko euskal margolariei eskainitako erakusketa antologikoetan, Bidasoako margolarien lanen erakusketetan… Azken urteotan bakarkako erakusketa askorik egin ez bazuen ere, artegintzaren alor askori lotuta jarraitu zuen, batez ere Bidasoa-Txingudi bere jatorrizko eskualdean.