Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gainalde

iz. Gaina, zerbaiten gaineko aldea; bereziki, gainalde batek hartzen duen eremua, area. v Geom. Funtzio erlazio jakin bat betetzen duten koordenatuen puntuen multzoa. Erlazio horrek jarraitasun, uniformetasun edo bana-banakotasun baldintzak bete behar ditu. v Gainalde esferikoa. Esferaren gainaldea. || Kurba puntu guztietan konstantea eta positiboa denean esaten da orokorrean. v Gainalde konikoa. Puntu finko batetik igarotzen den marra zuzen batek puntu hori hartzen ez duen beste plano batean mugimendu zirkularra egitean espazioan eratzen duen gainaldea. v Gainalde laua. Edozein norabidetan zuzen bat bere barnean izan dezakeena. v Gainalde zilindrikoa. Sortzaileak zuzen jakin batekiko paraleloak diren eta kurba jakin bat ebakitzen duten gainaldea. v Gainalde garagarria. Bere parteak estutu eta zabaldu gabe plano batera alda daitekeen gainalde araberatua, zilindrikoa adibidez. v Gainalde tentsioa. Fis. Isurkari baten azalera librean dauden molekulen artean, molekula horien arteko elkar eraginaren ondorioz agertzen diren indarrak. v Gainalde librea. Isurkari bat orekan dagoela, isurkari horren goialdeko muga. v Gainalde dentsitatea. Gorputz baten gainaldearen banako bakoitzeko gorputz horrek duen masa. v Gainalde zabalkuntzako koefizientea. Gai jakin batentzat, gai horren tenperatura gradu zentigradu bat igotzen deneko jasaten duen gainalde unitatearen handitzea adierazten duen zenbakia.