Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaillard d’Aimé, Félix

Frantses politikaria (Paris, 1919 - Jersey, 1970). Nazien kontrako erresistentziako kidea izan zen (1943). Diputatu erradikal-sozialista hautatu zuten (1946), eta IV. Errepublikako zenbait kargu izan zituen. 1957an Kontseiluko lehendakari izendatu zuten. Bere garaiko ekonomiaren egoera txarrari eta Aljeriako auziari aurre egin behar izan zien. Frantziak Aljeriako Nazio Askatasunerako Frontearen Sakieth Sidi Yusef baseari (Tunisia) eraso zionean, protesta biziak izan ziren bai Frantzian, bai atzerrian. Horren ondorioz, Gaillard-en gobernuak 1958ko apirilaren 15ean dimisioa aurkeztu zuen, eta 1958ko maiatzaren 13an Aljeriako matxinada piztu zen. Asanbladako diputatu hautatu zuten 1966an. Itsasoan galdu zen.