Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gagliano, Marco da

Italiar musikagilea (Gagliano, 1575 - Florenzia, 1642). Medicitarren gorteko musikari ofiziala zen. Haren lanetan Periren eta Monteverdiren eragina nabarmena da. Antzerkirako lanak eta operak (Dafne, 1607) moldatu zituen. Camerata Florentina taldearen bigarren belaunaldiak eman zuen musikagilerik handiena zen; talde horren xedea antzinako Greziako dramak eta musika batzea zen, eta haiek idatzi zituzten lehenengo operak. Erlijio musika lan asko idatzi zituen (mezak, psalmoak, ereserkiak, etab.), eta lan profano batzuk ere egin zituen (madrigalak).