Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gagarin, Iuri Alexeievitx

Errusiar kosmonauta (Gzhatsk, 1934 - Moskutik hurbil, 1968). Bera izan zen espazio hegaldia egin zuen lehenengo gizona. Vostok I.a espazio ontzian egin zuen hegaldia, Lurraren orbitaren inguruan (1961eko apirilaren 12a). Ospe handia lortu zuen hegaldi hari esker, eta ez zuen beste espazio hegaldirik egin, baina beste astronauta batzuk prestatzen lan egin zuen. Bere jaioterriari Gagarin izena ezarri zioten Iuri hil ondoren.