Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabor, Dennis

Britainiar fisikari eta teknikaria, hungariarra jatorriz (Budapest, 1900 - Londres, 1979). Berlinen hasi zen lanean baina nazien erasoa zela eta ihes egin zuen. Ingalaterrara joan, eta ingeles herritartasuna eskatu zuen. Lastertasun handiko oszilografoaz, informazioaren teoriaz, fisika optikoaz eta telebistaz egin zituen ikerketak, baina holografia asmatu zuelako da ezaguna (1947). Argazkian jasotako irudia hiru dimentsiotan ikusteko aukera eman zuen holografiak. Fisikako Nobel saria eman zioten (1971).