Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gabe

Gabetasuna, falta, adierazten duen hitza, gibelekoa. || Izen sintagma mugatu edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek aldez aurretik -(r)ik deklinabide atzizkia hartzeko joera dute. Hori gabe ez gara moldatuko. Gau eder aukerako, parerik gabea! || Aditzari dagokiola, haren ondoren ezartzen da. Aditzak era burutua hartu behar du; delako era burutua izan-en bidez gauzatzen denean izan hori ezabatu egiten da gehienetan. Bestalde perpaus hauek ezezkoen kide dira; hortaz, inor, ezer eta abar erabiltzen dira norbait, zerbait eta abarren ordez. Aita-amak ikusi gabe joan zen. Etxetik atera zen inor ohartu gabe. Gizonekin ibili gabeko emakumea. Eta sei maindire, erabili gabeak. Esan gabe doa: ez dago esan beharrik. || Denbora edo leku esapideetan “baino lehen”-en kide bezala. Nagusia etxera gabe: etxera(tu) baino lehen. Bi minutu gabe, laguna alboan dut. Urruti gabe: ez urruti. || (Zerbait) gabe egon, izan. Gabe dagoenaren ausardia. || ik. barik. Guk, “berba” gabe, “hitz” esaten dugu: “berba” esan beharrean, “hitz” esaten dugu. || iz. Gabetasuna, gabezia. Gabeak hatsa kirats (esaera). || izond. Ezer ez duena, behartsua. Nire baratzea, gaur hain estu, gaur hain gabe.