Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

funtzional

izond. Funtzioari dagokiona.  v  Ekuazio funtzionala. Mat. Ekuazio mota, ezezaguna funtzioa izatea ezaugarri duena.  v  Erlazio funtzionala. Mat. R erlazio bitarra, x elementu guztientzat gehienez y elementu bakarra eskatzen duena, x eta y, biak R multzokoak direla.  v  Talde funtzionala. Kim. Molekula kimikoak osatuak dauden atomoen konbinazio ugarietako bat, bere baitan erreakzioak eragiteko gai dena, eta askotan molekularen hondar multzoen erreakzio ahalmena eragiten duena.