Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fung Yu-Lan

Txinatar filosofoa, (1895, P’ing-nan). Txinan XX. mendean izan den filosoforik garrantzitsuena. Pekingo eta Columbiako unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Txinako filosofiaren historia (1934) eta Filosofia errazional berria (1939) liburuetan XII. mendeko neokonfuzionismoa eguneratu zuen. Komunismoa Txinan nagusitu zenean filosofia alde batera utzi eta historiako lanak egiten hasi zen. geroago, ikuspegi marxista zuen Txinako filosofiaren historia berria eman zuen argitara (1962 - 1964).