Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Funes

Nafarroako udalerria (Erriberriko merindadea), Arga eta Aragoi ibaien bilgunean. Mugak: iparraldean Azkoien, ekialdean Martzilla eta Alesbes, mendebalean Azagra, eta hegoaldean Milagro eta Errioxa. Goratasuna 316 m. 53,76 km2. 1998ko datuen arabera, 2.142 biztanle (funestarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Nafarroako Foru Erkidegoko Euskararen Legearen ondorioz, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (garia, mahastiak, barazkiak, ardi azienda; langileen % 50) eta industrian (kontserba industriak, eraikuntza, altzairugintza txikiak; langileen % 38) oinarritua da.  v  Historia. Funesko herriak Alfontso I.a Aragoikoa erregearen eskutik jaso zituen Calahorrako Foruak 1110. urtean. XI. mendetik aurrera, aljama edo auzo judu bat antolatu zen Funesen. Funes Gaztelako erregearen zerbitzuan lan egiten zuten soldaduek erre zuten 1378. urteko gerran.