Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frisch, Karl von

Austriar zoologoa (Viena, 1886-1982). Erleen arteko komunikazio sistemei buruzko hipotesia landu zuen. Erleen hegaldiak eta jokabideak aztertu zituen; hegaldiaren erritmoak eta nondik norakoak (“dantza”), haren ustez erle batek beste erleei polena non zegoen adierazteko modua ziren. Gaur egun horretaz zalantzak badira ere, abereen arteko komunikazio kodeen ikerketara eraman zituen ikerleak hipotesi horrek. Aus dem Leben der Bienen (Erleen bizitzaz), Du und das Leben (1955, Zu eta bizia), Tanzsprache und Orientierung der Bienen (1965, Erleen dantza hizkuntza eta orientabidea) dira Frischen lan nagusiak.  v  Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1973an.