Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Friedel eta Crafts-en erreakzioa

Kim. Nukleo aromatiko batean hidrogeno atomo baten ordez alkil erro bat sartzean egiten den erreakzioa. Erreaktibo gisa alkil halogenuro bat erabiltzen da, erreakzioaren katalizatzailea aluminio kloruro anhidridoa delarik. Charles Friedel (1837-1899) kimikari frantsesak eta James Mason Crafts (1830-1917) kimikari amerikarrak aztertu zuten erreakzio mota hori lehen aldiz. Geroztik industrian asko erabili da erreakzio hau, bentzenoa eta etil kloruroa kondentsatuz etilbentzenoa lortzeko, eta bentzeno eta azetil kloruroaz baliatuz azetofenona prestatzeko batez ere.