Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frey-Wyssling, Albert Friedrich

Suitzar botanikoa (Zurich, 1900). Zuricheko Eidgenosische Technische Hochschuleko botanika orokorreko eta fisiologia orokorreko irakaslea izan zen, eta hango errektore ere jardun zuen. Morfologia submikroskopiko deitu zuenari buruzko ikerketak egin zituen zeharkako behaketa metodoak erabiliz, eta gerora mikroskopio elektronikoari esker berretsi ziren hark aterako zenbait ondorio. Frey-Wyssling biologia makromolekularraren sortzailetzat hartua da.